Ekainaren 1ean bazkide, guraso zein entrenatzaileekin egin zuten batzarra eta bertan taldeak aurrera jarraituko duela erabaki zuten. Gainera, hurrengo denboraldirako taldeentzako inskripzioa ziurtatu dute.
Ekainaren 30ean, beste asanblea bat deite dute. Batzorde kudeatzailea sortu sortzea da asanblea horren helburua, nahiz et,a klubekoek esaten dutenaren arabera egokiena zuzendaritza berria sortzea izango litzatekeen.
Gogoratu apirilean izan zutela hauteskundeetako zerrendak aurkezteko bilera eta 4 bazkide soilik agertu zirela. Hori dela eta, ekainaren bukaera jarri zuten epe moduan zuzendaritza lekukoa beste norbaitek har zezan.
Klubeko zorrak
CD Laudiok 2.B mailara igotzea lortu zuen 2013-2014ko denboraldian, baina aurrekontuetan egindako akatsen ondorioz zor handiak pilatu zituen klubak, alde batetik jokalariekin eta bestetik, enpresekin. Hori dela eta, Arabako Liga preferentean jokatzen du gaur egun CD Laudiok.