Laudioko EH Bilduk oharra zabaldu jakinarazteko orain arte gainerako taldeekin egindako bileren balorazioa positiboa dela.
Koalizioaren ustez alderdi politikoen artean sintonia dago herriko lehentasunen inguruan: enplegua, politika sozialak, Lamuza Parkea, gune kulturalak, kirol azpiegituren hobekuntza, partaidetzan oinarritutako HAPO...
Alkatetza
Bestalde, EH Bilduk azaldu du elkarrizketetan berretsi duela gobernatzeko asmoa, kontrako argudio sendorik ez baitu jaso.
Koalizioaren ustez herriak ez luke ulertuko EH Bilduk alkatetza ez gidatzea eta Laudion lehenengo aldiz gobernatuko luke boza gehien jaso ez duen zerrendak.
Akordio zabalak
EH Bilduk iragarri du akordio zabalen alde lan egingo duela herriko proiektuak gauzatzeko.
Ekainak 13
Koalizioak herritar guztiei gonbidapena luzatu die ekainaren 13an egingo den udal osoko bilkuran parte har dezaten, bertan erabakiko baita nor izango den hurrengo legealdiko alkatea.