LABek azaldu du ez dagoela ados Gometegui enpresako greba bertan behera uztearekin

Erredakzioa 2015ko eka. 4a, 10:09

LAB sindikatua ez dago ados Gometegui enpresan langileek hartutako erabakiarekin. Pasa den astean gertatutako 8 kaleratzeen aurrean greba mugagabea deitu zuen Langile Batzordeak baina handik gutxira bertan behera geratu da deialdia.

LABek azaldu du ez duela ulertzen zuzendaritzarekin bilera egin ostean greba bertan behera uztea eta erabaki horrekin kaleratutako langileak baztertu direla adierazi du.

LAB sindikatua ez dago ados Gometegui enpresan langileek hartutako erabakiarekin. Pasa den astean gertatutako 8 kaleratzeen aurrean greba mugagabea deitu zuen Langile Batzordeak baina handik gutxira bertan behera geratu da deialdia.

LABek azaldu du ez duela ulertzen zuzendaritzarekin bilera egin ostean greba bertan behera uztea eta erabaki horrekin kaleratutako langileak baztertu direla adierazi du.

Zuzendaritzaren jarrera ere salatu du

Halaber, sindikatuak gogor salatu du Gometegui enpresako jokaera. LABek nabarmendu du duela hilabete gutxi akordioa sinatu zutela zuzendaritzak eta langileek. Horren harira, zuzendaritzak 2015 eta 2016 urteetan lanpostu guztiak bermatu behar zituen eta langileek soldata jaitsiera onartu.

Sindikatuak azpimarratu du zuzendaritzak ez duela akordioa bete.

Horretaz gain, sindikatuak gaineratu du erakundeei laguntzarik ez diela eskatu Gometeguik eta kaleratutako langileek egiten zuten lana kanpoko kontratuen bitartez egiten ari direla.

Polonia

Irailean hainbat mobilizazio egin zituzten Gometegui enpresako langileek, zuzendaritzak enplegua erregulatzeko espedientea aurkeztu baitzuen eta Poloniara bidali nahi zituen hainbat behargin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide