Herriaren Eskupilota Elkarteak aurten ere Santa Ana Txapelketa antolatu du.Arratsaldeko 19:45etan emango diote hasiera, bihar, eta uztailaren 25a bitartean irauduko du, egun horretan izango baita finala.
Ostiralean guztira 3 partidu egongo dira. Betetik, infantilak jokatu dute, Orue eta Aranbarri, Arrien eta Gallastegiren aurka. Bestetik beteranoen bi partidu egongo dira. Lehenengoa Vicario eta Egoitz, Josu eta Montxuren kontra arituko dira eta bigarren eta azkeneakoa Iza eta Manterolak, Ortzi eta Urtziren aurka jokatuko dute.
Larunbat goizean, ordea, ekitalditxo bat prestatu dute eta benjaminek lau partidu jokatu beharko dituzte. Arratsaldeko lauretan berriz ere, betereanoen txanda izango da. Bi paritudu izango dira, bata Vivanco anaiek, Manxarbeitia eta Axierrren aurka eta bestea, Txomin eta Txutxi, Unai eta Arizten kontra. Infantailak ere, berri arituko dira Aretako frontoian, eta horiek ere bi partidu jokatuko dituzte.
Uztailaren 25ean finala
Txapelketak hilabete eta erdiko iraupena izango du gutxi gora behera. Aretako jaiekin batera bukatuko da eta bertan finalera heltzen diren bi bikotek hartuko dute parte.