Lamuza Ikastetxeko Guraso Elkarteak, Udaleko Hezkuntza, Berdintasun eta Gazteria sailarekin batera “Laudio Summer Camp 2015” eskainiko du. Programak bi aste iraungo ditu eta ingelesez jolasteko aukera izango dute parte hartzaileek ekainaren 29tik 10era arte, 9:00etatik 13:00etara.
Ekimena 6 eta 12 urte bitarteko Laudioko haurrei zuzendua dago eta 10 lagunez osatutako taldeak egongo dira, adinaren arabera sortuz. Udalekuak Lamuza Ikastetxean egingo dira eta egingo diren ekintza guztietan erabiliko den hizkuntza ingelesa izango da, beti ere modu erraz eta ulergarrian. Gainera, jarduerak bai kanpoan zein instalazioetan egingo dira eta kirol ezberdinak zein eskulanak egingo dituzte. Izen emateak Hezkuntza, Berdintasuna eta Gazteria sailean egin daitezke 9:00etatik 13:00etara eta 85 euro balio ditu.