Drumgorri aretoak gustu guztietarako kontzertuak antolatu ditu

Erredakzioa 2015ko eka. 3a, 10:02

Drumgorri aretoak hainbat jarduera antolatu ditu ekainean zehar. The Bilbobillies eta The movement taldeetako kontzertuarekin hasi, eta barbakoa batekin bukatuko du hilabetea. Gainera, Lyrikan style & dj Funi Laudioko musikariak ere kontzertua eskainiko dute.

Drumgorri aretoak hainbat jarduera antolatu ditu ekainean zehar. The Bilbobillies eta The movement taldeetako kontzertuarekin hasi, eta barbakoa batekin bukatuko du hilabetea. Gainera, Lyrikan style & dj Funi Laudioko musikariak ere kontzertua eskainiko dute.

Ekainaren 5ean, ostirala, 21:00etan The Bilbobillies talde bilbotarrak blues, swing, gospel, country eta 50. Hamarkadako rockabilly musika eskainiko du. Sarrera doakoa izango da. Hurrengo ostegunean, ekainaren 11n, The Movement talde daniarraren txanda izango da 21:00etatik aurrera. Hirukote honek mod-rock egiten du eta bere soinuan The Jam, The Who eta The Clash taldeek eragin handia izan dute. Sarrerak 10 euro balioko ditu.

Ekainaren 13an, larunbata Lyrikan style & Dj Funi arituko dira doan 21:00etatik aurrera. Laudioko taldeak reggae ragga, dancehall eta hip-hop ragga lantzen ditu. Hurrengo ostiralean, ekainaren 19an, 17:30etan Drumgorri Musika Eskolako jaia hasiko da haurrek emango duten kontzertu batekin. 20:30ean barbakoa prestatuko dute eta 21:30etik aurrera entzunaldi bat emango dute. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide