Presoen eskubideen alde eta, batik bat, dispertsioaren aurka diharduen Sare herritar ekimenak “Dispertsioaren Bidaia” izeneko ekintza antolatuko du ekainaren 12an Laudioko Lamuza parkean, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara bitarte. Iazko ekainean bere burua Donostian aurkeztu zuen elkarte honek Aiaraldean egiten duen lehen ekitaldia izango da honakoa.
Beste hainbat ekintzen artean Sare elkartea “Dispertsioaren Liburua” izenekoa banatzen dihardu mundu guztitik, eta era berean isolamendu egoera salatu, 70 urtetik gorakoen, gaixo larrien eta zigorraren ¾ zein 2/3 beteak dituzten presoen kaleratzea aldarrikatu egiten du Sarek, biziarteko kartzela zigorrak ezartzen dituzten legeen aurka egiteaz gainera.