"Laudion jo eta oso gutxira kriston arraskasta lortu zuen Green Dayk"

Erredakzioa 2015ko eka. 3a, 12:28

JAVI RODRIGUEZ "LATO" (Laudio, 1962) Green Day taldeko kontzertua antolatu zuen Cafe Panaman. Orain ikasle batzuek dokumentala egin dute eta ekainaren 12an eskainiko dute Lanbide Heziketa Udal Ikastetxean.

Lehenik eta behin, zer ikusi dezake jendeak estreinatuko duzuen dokumentalean? Nola sortu zen proiektua?

Dokumentalean ikus daiteke Green Day taldeak Laudion eskainitako bi kontzertuetan publiko eta antolatzaile gisa egon ziren pertsona batzuen bizipenak.

JAVI RODRIGUEZ "LATO" (Laudio, 1962) Green Day taldeko kontzertua antolatu zuen Cafe Panaman. Orain ikasle batzuek dokumentala egin dute eta ekainaren 12an eskainiko dute Lanbide Heziketa Udal Ikastetxean.

Lehenik eta behin, zer ikusi dezake jendeak estreinatuko duzuen dokumentalean? Nola sortu zen proiektua?

Dokumentalean ikus daiteke Green Day taldeak Laudion eskainitako bi kontzertuetan publiko eta antolatzaile gisa egon ziren pertsona batzuen bizipenak.

Pirula Irratiak antolatutako kontzertua 1991ko abenduan izan zen Cafe Panaman eta hurrengo urtean "Pinturas" etxean, Laudioko skuatean izan zen emanaldia.

Proiektuaren sorrera hurrengoa da: duela bizpahiru urte Iñaki Moskoso eta biok garai hartako Pirula Irratiak antolatuko zenbait ekintzen informazioa biltzen hasi ginen memoria apur bat eginez. Pirulotxou blogean sartu zuen Iñakik bildutako informazioa, irratsaioen zerrenda, antolatutako kontzertuen kartelak eta beste hainbat gauza.

Euskal Herriko Unibersitateko ikus-entzunezko 3. mailako ikasle batzuk ikusi zuten Green Day taldea Euskal Herrian egon zela famatuak izan aurretik eta esan ziguten bidezkoa izango litzatekela dokumentala egitea kontzertu horiei buruz.

Gure aldetik noski, arazorik ez, eta geneukan informazio guztia helarazi genien; kontzertuaren kartel originala eta grabaketa, garai hartako prentsaurrekoak eta hainbat pasaidoz, dokumentalean adierazten direnak.

Egia esanda ez zuten pentsatzen hainbeste informazioa geneukanik eta asken finean ez zen gauza zaila dokumentala egitea.

Dokumentalean entzuten diren abestiak Laudioko Panama tabernan grabatuak izan ziren.

Zer etortzen da zure burura Green Day entzuten duzunean? Pasadizo bereziren bat utzi zuten?

Orain egia esanda ez dut entzuten Green Day, irrati batean edo telebistan kasualitatez topatzen ez badut, baina garai hartan zalea nintzen jakina.

Laudion jo eta oso gutxira kriston arraskasta lortu zuten "grammy" sari bat jasoz. Ez dut esango kontzerturik onena izan zenik, baina bai hoberenetariko bat.

Gainera, kontuan hartu behar dugu hemen egon zirenean oso gazteak zirela,18 urte inguru. Pasadizo batzuk utzi zituzten, baina horiek hobe da dokumentalean ikustea.

Green Day ez ezik, beste hainbat kontzertu ere antolatu zenituzten, ezta? Zein zen haien filosofia? Gertakariren bat gogoratzen duzu bereziki? Zergatik utzi zenuten?

Bai, kontzertuen zerrenda luzea da, La Secta, garai hartan Doctor Deseok Laudion aurkeztu zuen "Tan cerca del cielo" disko famatua, Yo soy Julio Cesar, Rock Villa de Bilbao 1. edizioaren irabazleak, Los del Tonos, The Amateurs, The Toffee Hummers, Lusty Man, Piztiak, Tu K, Labanak, The Pleasure Fuckers, Lagartija Nick, Los del Rayo, La Jesse James Band, Josi y los Javis, Los Clavos, The Real Cool Killers, Frog, Enfermos eta hainbat talde gehiago.

Gogoratzen dut soinu ekipoa guk alokatzen genuela soinuaren kalitaterik onena eskaintzeko Panama tabernan. Talde pilok maketak bidaltzen zizkiguten hona jotzera etortzeko asmoz, eta bueno, gure filosofia zen gustukoa geneukan musika taldeak ekartzea, rock and roll, rhythm blues, garajea, psycodelia etabar....

Uste dut, "Pinturas" etxean eta gaztetxean eskaintzen ez zen musika mota ematen genuela. Ahaztuko ez ditudan kontzertuak, "Los del Tonos" taldekoa, ordu eta erdiko rhythm blues topeko kontzertua, jendea guztiz entregatua, Doctor Deseo, The Pleasure Fuckers....

Gogora datorkit orain, nola Josi y los Javis Arrasateko taldearen kontzertuan, amaituta eta dena biltzen geundenean, pertsona famatu batek esan zuela oholtza igotzeko gogoz geratu zela haiekin batera "armonika" jotzeko. Berriro anplifikadoreak piztu eta beste bi abesti eskaini zizkiguten. Gogoratzekoa.

1992an Udaletik esan ziguten ekartzen genituen taldeak oso marjinalak zirela eta ez zutela baimena emango Panama Taberna erabiltzeko, eta han bertan amaitu zen Laudioko hiru edo lau urteko historia zati txiki polit hau.

Kontzertu horiek beste proiektu batzuekin lotuta zeunden, azalduko dizkiguzu?

Pirula Irratian ibiltzen zen jendea era guztietakoa zen -ekologistak, sindikalistak, euskaltzaleak, antimilitaristak,feministak, eta hainbat zaletasuneko pertsonak-, horregatik saltsa gehienetan sartuta geunden.

Irratiaren irratsaioak egiteaz gain, antzerkiak, hitzaldiak, kontzertuak eta abar.... antolatzen genituen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide