Musikaz lepo datoz aurten Aretako Jaiak. Ostiralean, uztailak 24, hasiko da kontzertu sorta. Habeas Corpus talde madrildarrak hardcore doinuak ekarriko ditu eta Garilak 26 bizkaitarrekin ere gozatzeko aukera izango da.
Larunbatean hiru musika talde hurbilduko dira Aretara: Esne Potak laudiarrak, Sua izeneko disko berria aurkezten ari den Emon taldea eta ohiko dantzaldi alaia ekarriko duen Akerbeltz.
Jaien azken egunean, igandean, euskal dantzen ordua helduko da, Patxi Perezekin dantza plaza didaktikoa egongo baita Aretan.
Jaiak diruz laguntzeko enkantea
Aurten ere, aurreko urteetan bezala, jaiak diruz laguntzeko enkantea prestatu du Aretako Jai Batzordeak. Ekainaren 7an izango da, 13:00etan, Elizaren ondoan dagoen Plaza Berrian. Zozketatuko diren loteak 12:00etatik aurrera izango dira ikusgai.