Greba mugagabeari ekingo diote Gometeguin, kaleratutako langileen alde

Erredakzioa 2015ko eka. 2a, 00:00

Ostegunean goizeko seietan ekingo diote Gometeguiko langileek greba mugagabeari, iragan astean kaleratu zituzten zortzi langileen berronartzea eskatzeko. Langileetako bat akordio batera iritsi zen zuzendaritzarekin, baina beste zazpiek “ez konforme” sinatu zuten kaleratzea. Hala adierazi du kaleratutako langile horietako bat den Joaquin Martinez Borrajok. Kaleratzearen berri jaso bezain laster, autokarabana hartu eta lantegiaren parean jarri zen Martinez. Hor jarraitzen du, langileen berronartzea aldarrikatzen.

Batzordearen eta gerentearen arteko bilerak, fruiturik ez

Atzo eguerdian bildu ziren Gometeguiko gerentea eta Enpresa Batzordea, gerenteak hala eskatuta. Martinezek azaldu duenez, gerenteak lau langilerentzako “konponbide indibidualak” planteatu zituen bilera horretan, “baina inolako garantiarik eman gabe”.

Hortaz gain, kaleratutako langileak adierazi du gerenteak adierazi zuela ez zuela bilera gehiago egiteko asmorik, “nahiz eta Enpresa Batzordea horretarako prest agertu”. Gauzak hala, osteguneko greba deialdiak aurrera jarraitzen du.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide