EH Bilduk oharraren bitartez eskerrak eman dizkie herritarrei udal hauteskundeetan zerrenda bozkatuena bilakatzeagatik. Emaitzak historikotzat jo dituzte: “Orain 4 urteko emaitzen parekoak, botu portzentaia mantenduz. Lehendabiziko aldiz, Ezker Soberanistak bi udal hauteskunde jarraian irabazi ditu.”
Ildo gisa aniztasuna eta akordioak lortzeko asmoa goraipatu du koalizioak. Garrantzia berezia eman dio gainerako taldeen eta herritarren ekarpenei.
Jokaera arduratsua
EH Bilduk alderdi guztiei erantzukizuna eskatu die eta zentzu horretan, hurrengo legealdi xede hartuz, bilerak egingo ditu bihartik aurrera ordezkaritza lortu duten alderdi politikoekin udal gobernu talde berria osatzeko.
Ekainaren 13an hitzordua
Udal gobernu taldea zein izango den ekainaren 13an erabakiko da, 12:00etan egingo den udalbatzan. EH Bilduk herritar oro deitu ditu parte har dezaten.