Santa Luzia ezizenez ezagunagoa den Ermu Andra Mariko eremua berreskuratu eta zaintzeko Plan Bereziak urrats sendoa eman du. Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendurako Batzordeak ontzat jo du plana, baita hori ahalbidetuko duen HAPOren aldaketa ere.
Horri esker Plan Berezia behin betiko onartu lezakete udalbatzan, momentuz behin-behineko onarpena soilik baitu. Legealdia agortzear dagoenez hurrengo udal gobernu taldeak eraman beharko du udal osoko bilkurara.
Onartu ostean litekeena da Santa Luziako taberna ohian hastea lanak, komunak jarriz hain zuzen.