Herriko argiak berritzeko planaren fase berria abiatuko dute

Laudioko Udalak 80.000 euroko inbertsioa bideratuko du 30 urte dituzten herriko argiak LED teknologia izango duten berriengatik aldatzeko 2014 urtean hasitako planarekin jarraituz.

Koldo Zabala zinegotziak iragarri berri ditu aurtengo fasearen nondik norakoak, Hirukurutzetatik Goikoplazara eta hortik Elexaldera doazen ibai ondoko kaleetako argiak ordezkatuko dituztela zehaztu duelarik. Tarte horretako argiteria aldatuta aurrekontua soberan izanez gero, beste kale batzuetako beharrak ere aztertuko dituztela gaineratu du.

5 LED eredu erakusgai

Nerbioi kalea eta Zubiko zubiaren gurutzadan bost LED argi eredu ezberdin instalatu dituzte proba moduan ibilbide horretara hobekien egokitzen dena erabakitzeko.

Izan ere LED teknologiaren erabilpenak %50eko aurrezpena eragin dezake energia kontsumoan aldi berean funtzionamendu eraginkorragoa ere bermatzen duelarik. Iaz gauzatutako argiteri berriztatzeak Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza eskuratu zuen eta aurten ere Energiaren Euskal Erakundeari ekimenerako finantzazioa eskatuko dio Laudioko Udalak.

Koldo Zabalak aurkeztutako planak LED argien erabilpenak eragingo duen funts-aurrezteak lau edo bost urteren bueltan egindako inbertsioa errentagarri bihurtuko duela aurreikusten du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide