San Fernando jaia ospatuko du asteburuan Gaztela eta Leongo Zentroak

Erredakzioa 2015ko mai. 28a, 10:39

Gaztela eta Leongo Zentroak jarduera ugari prestatu ditu San Fernando jaiak ospatzeko. Festa maiatzaren 29tik 31ra izango da eta gastronomia txapelketak, kontzertuak, ikuskizunak eta produktuen dastaketa egongo da.

Maiatzaren 29an, ostirala, haurrek jolasak eta txokolatada bat izango dute 17:30etik aurrera. 20:00etan untxi eta bakailao txapelketa gastronomikoa egingo dute eta 22:00etan anaitasun afaria. Eguna bukatzeko 23:00etan ilusionista batek magia ikuskizuna egingo du.

Larunbatean, maiatzaren 30ean, dantzari eta dultzaineroez lagundurik, zendu diren bazkideen omenezko meza egingo da. 14:30ean bazkaria izango da eta 17:30ean tute eta igel txapelketei hasiera emango zaie. Arratsaldeko 19:30ean Naashiak folk taldeak kontzertua eskainiko du eta gaua Iñaki musikariaren berbena batekin bukatu da.

Hurrengo egunean, maiatzaren 31n, 12:00etan San Fernando dantza taldeak eta dultzainek ikuskizuna eskainiko dute egoitzaren aldamenean dagoen plazan. 13:00etan tute eta igel txapelketako sariak banatuko dituzte eta 13:30ean Gaztela-Leongo produktuen dastaketa egongo da. Jaiak arratsaldeko18:00etan “La abuela echa humo” antzezlanaren estreinaldiarekin bukatuko da. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide