Igandean, hilak 24, Laudioko Santa Luzia jaien harira, Burdin Hesia Mendi Lasterketaren III.edizioa jokatu zen, kirol eta kulturaz betetako jardunaldi oparoa eskainiz. Iragarpenak kontrakoa esan arren, eguraldi itxurosoa suertatu zen azkenik, zeinak lasterketa amaitzea lortu zuten 189 korrikalarientzako tenperatura ezin egokiagoa ekarri zuen.
Aurtengo edizioa berrikuntzarekin zetorren, mendi lasterketaz gainera, mendi martxa antolatu zelako, batzuen eta besteen artean 450 lagunek parte hartu zuten. Gogora dezagun guztiek Bilboko Miribillatik Laudiko parkerainoko 25 km-tako ibilbidea osatu behar izan zutela, Pagasarri, Ganekogorta eta Kamaraka gainetatik pasatuz.
Senior kategoriako lehenengo emakumea Zenaide Alvarez izan zen eta Ibon San Miguelek eraman zuen txapela gizonezkoetan. Azpimarratzekoa da aiaraldearrek egindako lana: Pello Moreno (Laudio) 4. postua; Arkaiz Ereño (Laudio) 6.a; Iñaki Isasi (Arespalditza)7.a.;Pedro Urquijo 9.a eta Tomas Laso Okondoko semea, beteranoen buru helmugaratu zen.
Korrikalari batek Errekabietako bide egokituan eroriko gogorra izan zuen eta ospitalera eraman behar izan zuten.
Antolatzaileek , lan izugarria eginda, kirola eta kultura ikuskizun polita lortu zuten Ermun aldean, korrikalariak, martxalariak, aizkolariak, txistulariak, botanika txangoa,.., jarduera guztiak ondo uztartuta lekua eduki bait zuten, gure herriko paraje eder honetan.
Hona hemen sailkapenak: http://www.herrikrossa.com/_vertiempopuesto_e.asp?carrera=476