Arabako Hockey Federazioak, Aiaraldeko hockeyzale, lagun, Kluben eta Laudioko eta Aiarako Udalen laguntzarekin, antolatuko du ekainaren 6an Gardeako Udal Hockey Zelaian IV. Hockey Eguna.
Beste urtetan bezala, aurtengo Hockey Eguna ekintzaz beteta egongo da goizeko 10:00etatik arratsaldeko 19:00ak arte. Maila eta adin ezberdinentzako hockey partiduez gain, programazioan familia osoarentzako ekintza berriak aurkeztu nahi dira aurten. Ume eta gurasoentzako lehiak, jolasak, herri bazkaria, eta beste ekintza batzuk ere izango ditu.
Antolakuntzatik diotenez, lehenengo hiru edizioen arrakasta errepikatu nahi dute partaidetzaren aldetik, 300 lagun baino gehiago batuz kirolaren inguruan.
Izena emateko epea ekainaren 1ean amaituko da. Informazioa eskatzeko Hockey Eguneko facebook-eko orrian sar zaitezkete, edo e-mail bat bidali dezakezue hockeyeguna@arabahockey.org posta elektronikora.