Kultur Etxean 50.000 euroko lanak egiteko hitzarmena sinatu dute Udalarekin

Erabiltzailearen aurpegia Uxue Tomé Vivanco 2015ko mai. 27a, 08:22

Laudioko EH Bildu Udaleko bozeramaileak, Koldo Zabalak, Aretako Kultur Etxean lanak egingo direla azaldu du; lan horiek egiteko 50.000 euro inbertituko ditu Udalak. Kultur Etxea 1981ean erosi zuten Aretako zenbait auzokidek eta auzolanaren bitartez konpondu eta 1986an ireki zuten.

Kultur Etxearen kudeatzaile eta Udalaren arteko hitzarmena sinatuko dute; Gurutze Gorria edo Elizarekin egin den moduan.

Lanak auzokideek egingo dituzte Udalak emango duen diru laguntzekin. Eta besteak beste, hauek izango dira gauzatuko dituzten lanak: koadro elektrikoa eta teilatua hobetu, hegoaldeko fatxadan dagoen teilatu txikia konpondu, paretak margotu, Internet zerbitzua eskaintzeko bi ordenagailu eta kableak jarri, irisgarritasuna hobetu sarreran eta areto nagusian, eta komunak egokitu.

Udalaren ustez, Kultur Etxea sozialki oso errentagarria da; umeek jolasten dute barruan euria egiten duenean, ikastetxearekin elkarlanean aritzen da, auzokideek bilerak egiten dituzte, auzo batzarrak ere bertan gauzatzen dira, kontzertuak daude, tailerrak… izan ere, hainbat gauza eskaintzen dira bertan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide