Latiorroko tunelaren ostean, plazaren txanda

Erredakzioa 2015ko mai. 26a, 11:23

Maiatzaren hasieran ireki dute berriro Latiorro auzoa erdigunearekin lotzen duen tunela, baina bertan aurreikusitako obrak ez dituzte bukatu. Eguraldi kaskarraren ondorioz lanak atzeratu dira eta proiektuaren hainbat obra gauzatu behar dira oraindik.

Maiatzaren hasieran ireki dute berriro Latiorro auzoa erdigunearekin lotzen duen tunela, baina bertan aurreikusitako obrak ez dituzte bukatu. Eguraldi kaskarraren ondorioz lanak atzeratu dira eta proiektuaren hainbat obra gauzatu behar dira oraindik.

Tunelaren apainketa

Lehenik eta behin tunela bera txukundu behar dute. Ez bakarrik barrutik, kanpoan harmaila batzuk jartzeko eskatu baitute auzokideek. Horrek, eserlekuak ez ezik, argitasun gehiago ere emango dio igarobideari.

Horrez gain, sarreran horniketa zerbitzuak egokitu ostean baldosak jartzeari ekingo diote.

Plazan egongo da kioskoa

Geltokiko plazan ere aldaketa nabarmenak egin behar dituzte. Alde batetik, irisgarritasuna bermatzeko eskailera zaharrak bota eta berriak eraikiko dituzte. Zentzu horretan mugikortasuna bermatzeko behar bereziak dituzten pertsonentzako aldapa instalatuko dute, igogailu batek eskaini dezakeen zerbitzua emateko.

Bestetik, Kioskoko kokapen berriak aldaketa deigarria eragingo du, ez da aurreko lekura itzuliko; etorkizunean plazan egongo baita.

Zubiko Kurajo, hurrengo xedea

Elorza Maisua kalean ere saneamenduaren aldetik hainbat lan egiten ari dira. Hala ere, Koldo Zabala zinegotziak azaldu du saneamendu arazo larrienak Zubiko Kurajo kalean ematen direla.

Hori dela eta onartzear dagoen Foru Plan berrian behar horiei heltzeko proposamena egingo diote Arabako Foru Aldundiari

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide