Asteburuan izan da estalperik gabeko pistaren Euskadiko Txapelketa. Donostia izan zen aukeratutako tokia eta Laudioko Klubeko hainbat korrikalarik parte hartu zuten.
Bere entrenatzaileak, Edu Frutosek, adierazi duenez, oso pozik daude lortutako emaitzekin, izan ere, parte hartutako hainbatek haien markak hobetu dituzte. Guztira, zortzi gazteek aritu ziren txapelketan eta horietako bik podiumera igotzea lortu zuten. Alde batetik, Abigail Hortiguela, 100 metro lautan hirugarren postua lortu zuen. Bestalde, Ander Altuzarra, jauzi hirukoitzean bigarren postua lortu zuen 11 metro eta 40 zentimetroko salto bat eginaz.
Korrikalari guztien postuak eta markak
-Araitz Goitia Marquinez: 6.postua hezidun 100 metroetan (17''20)
-Maider Martin Zorrozua: 6. postua 600 metro lauetan (3´25'') eta 1000 metro lauetan 6. postua (3'25'')
-Aitana Delgado Santamaria: 1000 metro lauetan 4. postua (3'17'') eta 5. postua 600 metro lauetan (1'44'').
-Naroa Mendez Barrondo: 5. postua luzera-jauzian (4m 40zm)
-Abigail Hortiguela Ussia: 3. postua 100 metro luzetan (13'18'') eta 300 metro lauetan 5.postua (45'')
-Ander Gardeazabal Bilbao: 5.postua 1000 metro lauetan (3'06")
-Ander Altuzarra Arbaiza 4.postua luzera-jauzian (4m 28zm)eta jauzi hirukoitzean 2.postua. (11m 40zm)
-Besaide Astibiza Sanchez: 4. postua 3000 metro lauetan (12'01")