"Irabazita ere agian ezingo dugu gobernatu"

Erredakzioa 2015ko mai. 25a, 01:18

EH Bilduko zerrendaburua da NATXO URKIXO. Laudioarren artean babes gehien lortu duen alkategaia da, baina ekainaren 13 arte ez dago argi zein alderdik kudeatuko duen Laudioko udala, aliantzak egin beharko baititu instituzioaren kudeaketaz arduratu nahi duenak.

Udal hauteskundeak irabazi dituzue. Pozik?

EH Bilduko zerrendaburua da NATXO URKIXO. Laudioarren artean babes gehien lortu duen alkategaia da, baina ekainaren 13 arte ez dago argi zein alderdik kudeatuko duen Laudioko udala, aliantzak egin beharko baititu instituzioaren kudeaketaz arduratu nahi duenak.

Udal hauteskundeak irabazi dituzue. Pozik?

Irabazi dugu baina nahiko orekatuta egon da. Hauteskundeak irabazi ditugu baina horretan gera liteke. Bigarrenez Laudion irabaztea historikoa da. Orain kalkulu matematiko-politikoak egin beharko ditugu gauzak nola ateratzen diren ikusteko.

 

Nola baloratzen dituzu zure koalizioko emaitzak?

Oso ondo, estatu mailan egon diren fenomeno esplikagaitzarekin batzuek olatu horretara igotzen jakin dute, zorionak horiei. Behin-betiko emaitzak ez dakizkigu baina badirudi berdintasun handia dagoela eta horrek negoziatzera behartuko gaituela; gure proiektua aurrera ateratzeko lan egin beharko dugu.

 

Udalbatzaren osaketa berria ikusita zeintzuk izango dira zuen lehentasunak gobernatzeko?

Oso goiz da horretaz hitz egiteko. Momentuz irabazi dugun horrekin geratzen gara, goza dezagun eta gero ikusiko dugu hemendik aurrerako estrategiak zeintzuk diren. Hori taldean analizatu beharko dugu, eta gainerako indarrekin.

 

Zeintzuk izango dira zuen erronkak orduan?

Datozen hilabetetan baino datozen egunetan esango nuke nik. Gobernua ekainaren 13an osatzen da. Talde guztiekin hitz egin eta gobernatzeko ditugun aukerak ikusi beharko ditugu. Irabazita ere agian ezingo dugu gobernatu, joko politiko honetan edozer gerta liteke hemendik aurrera. Gutxienez, gaurko egunean ganoraz irabazi dugula esan dezakegu.


Lege-agintaldirako erronkak kanpainan zehar planteatu ditugu. Herriak konfiantza horretan izan du, lehentasun horiek aurrera ateratzea onartu digu. Kanpainan prestatu eta adierazi dugun ildo hori gauzatzen saiatu beharko dugu orain, hori izango da gure abiapuntua.

 

Herritarrei zein mezu luzatu nahiko zenieke?

Guregan konfiantza izan duten horiei eskerrak. Espero dut eguneroko lanarekin demostratu ahal izatea nor garen, zer garen eta zein den gure proiektua.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide