LAUDIO: Abertzaleen arteko alternantzia nagusi azken lau hamarkadetan

Erredakzioa 2015ko mai. 23a, 11:50

Laudion gehiengo politiko abertzalea aldakorra da. Ezker abertzaleak eta EAJk izan dute urte luzez alkatetza -azken legealdietan EAren partaidetzarekin batekin zein bestearekin koalizioetan- eta gehienetan taldeetako baten ostean besteak hartu du gobernuaren ardura. Gure Aukera, EAJ, HB, EAJ birritan, EH, EAJ birritan berriro eta Bildu izan dira orain arte alkatetza gidatu duten alderdiAk.

Laudion gehiengo politiko abertzalea aldakorra da. Ezker abertzaleak eta EAJk izan dute urte luzez alkatetza -azken legealdietan EAren partaidetzarekin batekin zein bestearekin koalizioetan- eta gehienetan taldeetako baten ostean besteak hartu du gobernuaren ardura. Gure Aukera, EAJ, HB, EAJ birritan, EH, EAJ birritan berriro eta Bildu izan dira orain arte alkatetza gidatu duten alderdiAk.

Ondorioz, aldaketa soziologiko eta politiko handia gertatu ezean lehia EAJ eta EH Bilduren artean izango da oraingoan ere. Horretarako koalizio subiranistak Natxo Urkixo egungo alkatearen aldeko apustua egin du, bere eta gobernu taldearen kudeaketa egongo da beraz aztergai hautestontzietan.

EAJk aldiz, zinegotzi aritu den Juanma Ibarretxiri eman dio alkatetza berreskuratzeko ardura. Ibarretxe kultura eta jaien batzordean aritu da legealdi honetan lanean.

Gainerako alderdien pisua

Hauteskunde atarian jakin-mina sortzen duen taldea Omnia da. Alderdi independenteak kanpainan adierazi du taldearentzat erabakigarriak izango direla jasoko dituen emaitzak; jausi kuantitatibo eta kualitatiboa beharko dute bere proiektuak iraun dezan.

Gehiengo abertzalearen aurrean, estatu espainiarreko bi alderdi nagusiek (PPk eta PSE-EEk) eskualdean boza ugari galdu zituzten azken hauteskunde europarretan. Joera horretan sakondu edo gelditu egingo den ikusteke dago orain. Sozialistek Txaro Sarasuarengan jarri dute berriz ere euren konfiantza. Popularrek aldiz, aurpegi berriak ekarri dituzte zerrendara: alkategaia Iñigo Pedruzo izango delarik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide