Santa Luzia Jaiak maiatzaren 23tik 25era ospatuko dira

Erredakzioa 2015ko mai. 21a, 08:07

Santa Luziako jaiak maiatzaren 23tik 25era egingo dira. Bertan, erromeria eta haurrentzako jolasak ez ezik, mendi martxa eta Burdin Hesiraino igoera egongo dira. Gainera, azalpenak emango dituzte ibilbidean euskaraz zein gaztelaniaz.

Santa Luziako jaiak maiatzaren 23tik 25era egingo dira. Bertan, erromeria eta haurrentzako jolasak ez ezik, mendi martxa eta Burdin Hesiraino igoera egongo dira. Gainera, azalpenak emango dituzte ibilbidean euskaraz zein gaztelaniaz.

Lehenengo eguna, maiatzak 23, 9:00etan Lamuza plazatik irtengo den mendiko bizikleta martxarekin hasiko da. 10:00etan Lusurbeilandatik Santa Luziara iritsi eta ondoren Burdin Hesiraino igoko da. Azalpenak euskaraz zein gazteleraz emango dira eta doakoa da. 20:00etan, berriz, Nafarroa Kantu Taldeak Herriko plazan abestuko du.

Maiatzaren 24an, igandean, Goikoganek igoera gidatua eta musikatua egingo du Lamuza plazatik 9:00etan abiatuta. 12:00etan Herri Kirolen erakustaldia izango da eta egun osoan erromeria egongo da. Gainera, urtero bezala Euskal Herria Kirola elkarteak “Burdin Hesia Mendi Lasterketa” antolatu du eta aurten lehen aldiz “Burdin Hesia Mendi Martxa”.

Maiatzaren 25ean, astelehenean, Santa Luziara igotzeko martxa 10:00etan aterako da, musikaz lagundurik. 10:00etatik aurrera haurrentzako jokoak egongo dira eta 16:00etan ikuskizuna. Goizez eta arratsaldez erromeria egongo da. Eguna bukatzeko txokolatada egingo dute Aldai Plazan 19:00etan. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide