EH Bilduk udalean egindako "eredu aldaketan" sakondu nahi du

Erredakzioa 2015ko mai. 21a, 12:53

EH Bilduren hainbat ordezkari aritu ziren atzo Laudion. Kike Fernandez de Pinedo Arabako ahaldungaia, Rebeka Ubera legebiltzarkidea, Pablo Gorostiaga alkate ohia eta Natxo Urkixo alkatea, alegia.

EH Bilduren hainbat ordezkari aritu ziren atzo Laudion. Kike Fernandez de Pinedo Arabako ahaldungaia, Rebeka Ubera legebiltzarkidea, Pablo Gorostiaga alkate ohia eta Natxo Urkixo alkatea, alegia.

Rebeka Uberak eman zion hasiera ekitaldiari eta besteak beste aldarrikatu zuen ideia ezkertiarrak dituzten eta erabakitzeko eskubidearen alde dauden guztien bozak mugiarazi behar dituztela igandean.

Kike Fernandez de Pinedok azaldu zuen PP eta EAJ beldur direla, EH Bildu oso gertu baitago garaipenetik Araban. Koalizioko hautagaiak konprometitu zen Aiaraldearekin Foru Aldundiak daukan zorrarekin bukatzeko.

Pablo Gorostiagak preso ohi moduan eta alkate ohia bezala hitz egin zuen. Preso ohi gisa eskatu zuen presoak bakarrik aterako direla kartzeletatik gizartea eta pertsona bakoitza mugituz gero. Alkate ohi lez zerrenda osatzen duten pertsona guztiengan konfiantza jarri behar dela erantsi zuen.

Herria ez da geldirik egon EH Bilduren ustez

Natxo Urkixo alkateak azpimarratu zuen hauteskunde kanpaina zatarra izaten ari dela. Eta horren aurrean aldarrikatu zuen -egindako hainbat ekimen eta lan gogoratu ostean- herriak aurrera egin duela azken 4 urteetan.

EH Bilduko alkategaiak azaldu zuen udala ireki dietela herritarrei eta eredu horretan sakontzeko beharrezkoa dela berriro alkatetza lortzea.

Errepresaliatuak

Hautagaiek errepresaliatuen aldeko mezua zabaldu zuten, bai Gasteizko herri harresian atxilotuen alde zein Oier Amorrortu eta Alfredo Remirezen alde.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide