EH Bilduk oraindik indarrean dagoen legealdiaren balorazioa egin du ohar baten bitartez.
Koalizioak azaldu du azken 4 urteetan modu arduratsuan lan egin duela, gehiengoak bilatuz herria hobetzeko eta eredu berria garatuz partaidetza eta gardentasuna ezartzeko.
EH Bilduk bere balorazioan azpimarratu du 2011n aurkeztutako 87 ekimenetik bakarrik 12 geratu direla bete gabe. Ondorioz bere proposamenen % 86 bete duela aldarrikatu du koalizioak.
Bestalde, hurrengo legealdirako ere ideia ugari jaso dute bere programan.