Udal hauteskundeen eskutik EAJk bere ordezkari garrantzitsuenak ekarri zituen Laudiora atzo, Aldai Plazara hain zuzen: Iñigo Urkullu Lehendakaria, Andoni Ortuzar EBBko lehendakaria, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea eta hainbat kontseilari bertaratu ziren herrira.
Guztiek babestu zituzten eskualdeko alkategaiak eta bereziki Juanma Ibarretxe. Laudioko hautagaiak Bilduko udal gobernu taldeari ezer ez egitea leporatu zion eta herria berpizteko beharra azpimarratu zuen.
Ramiro Gonzalez
Arabako Foru Aldundirako EAJko Ahaldungaia Ramiro Gonzalek ere hitz egin zuen. Laudion zein Araban aldaketa behar dela goraipatu zuen, Bildu udaletatik kentzeko eta PP Aldunditik botatzeko.
Iñigo Urkullu
Iñigo Urkullu lehendakariak bere alderdiak egindako kudeaketari eman zion garrantzia bereziki eta EAJk enpleguaren aldeko apustua egiten duela ziurtatu zuen.
Andoni Ortuzar
Andoni Ortuzarrek PP eta Bildu txanpon bereko bi aldeak direla azpimarratu zuen eta etorkizunerako aukera bakarra EAJ dela aldarrikatu zuen.