"Ohitura zahar eta on bat galtzea baino, garaietara egokitzea izan da gure asmoa eta erronka"

Erabiltzailearen aurpegia Irati Moreno 2015ko mai. 21a, 07:54

Santi Ussiak Santa Luzia jaia antolatzeaz arduratzen da. Jaia maiatzaren 23tik 25era bitartean ospatuko dute.

Urteroko zita garrantzitsua da Santa Luziaren egunekoa. Zergatik uste duzu?

Santi Ussiak Santa Luzia jaia antolatzeaz arduratzen da. Jaia maiatzaren 23tik 25era bitartean ospatuko dute.

Urteroko zita garrantzitsua da Santa Luziaren egunekoa. Zergatik uste duzu?

Ordu erdiko paseoan udaberriaren indarra naturaren erdian lagunekin eta senideekin gozatzeko itzelezko aukera ematen duelako ziurrenik.

Nondik dator jai hau opatzearen ohitura? Zenbat urte daramatza?

Izatez, abenduaren 13an den Doneluziaren jai kristautik dator, zeinetan, ermuko elizak bere omenezkoa den. Neguko eguraldiaren makurra dela eta, aspaldian aldatu egin zuten Pazko igandetik 50 egunetarako astelehenera. Noiztik datorren jaia ez dakit esaten.

Urte batzuetan indar apur bat galdu zuen jaiak. Zergatik uste duzu?

Geure gizartearen ohiturak aldatuz joan diren heinean, naturarengandik aldenduz joan gara ere, ikusgarritasun handiko ekintzetan baino ez ditugu geure begiak pausatzen, esfortzurik gabeko ekimenetan besterik ez gara lotzen, lotzen bagara, etab…

Jaiak ulertzeko, egiteko eta bizitzeko erak ere aldaketa handia izan du. Lehen, jaia egiteko aukera gutxiago egoten zen, jaia izaten zen lana ahaztu eta egunerokotasunetik alde egiteko modu bakarrenetako bat, besteekin elkartzekoa, parranda egitekoa…

Gaur egun, jaia egiteko aukera askozaz gehiago daude, aisialdi ordu gehiago ditugu, alde batetik bestera mugitzeko ahalmen handiagoa, musikaz eta lagunez gozatzeko lokal mordoa, jai giroko ekintzen eskaintza ugari…

Honek guztiak herri eta auzoetako jai txikiak ahaztu edo alboratzera eraman gaitu, hamarkada urteetako ohiturak utzita.

Santaluzia jaia ez da salbuespena izan, eta azkenengo urteetan bertaratu edo biltzen den jende kopurua gutxiagotuz joan da. Egoera honek arduratuta, duela 4 urte elkartu ginen Santaluziarekin harremana eta kezka genuen lagun batzuk eta jaia nola berpiztu ahal genuen aztertzen hasi ginen.

Nola lortu duzue berriz ere jendearen ilusioa piztea?

Beste jai batzuk ez bezala, Santa Luzia jaiak data finkorik ez izatea oztopoa izan litekeela uste genuen, urtez urte diren eskola edo lan egutegiak zehazterakoan zein egunetan den jakitea zaila delako, ez bazara adinduna edo elizarekiko jakintza apur bat ez baduzu behintzat. Honen aurrean, duela asko gure arbasoek egin bezala, guk ere aspaldiko ohitura zaharberritzea pentsatu genuen, aldaketa onuragarria izan litekeela betirako data bat finkatzea adostu genuen. Adostutako data izan zen maiatzak duen azken astelehena eta bezperako igandea.

Data hori aukeratzearen zergatiak honakoak dira. Lehen aipatutako data finko bat izateaz aparte, maiatzaren bukaerako eguraldiak berme handiagoa duela ematen du. Beste aldetik ere, umeak eta gazteak azken urteetako protagonista nagusiak izan ohi direnez … eta ekaina azterketak eta frogen hilabetea izanik, egokiago ematen du maiatzaren bukaeran egitea.

Horrez gain, ohitura zahar eta on bat galtzea baino, garaietara egokitzea izan da gure asmoa eta erronka. Proposamen hau Laudioko udalbatzari aurkeztu genion eta aldeko erantzun bateratua eman ziguten, hartutako erabakiak helburuak betetzeko balio zuelakoan. Proposamenarekin batera ere jaiaren sustatze aldera, eskola eta ikastetxe guztietara data aldaketa eta finkatzearen informazioa zabaltzea eskatzen genion udalbatzari, eskola egutegia egiterakoan kontutan har dezaten.

Bukatzeko uste dut, jai guztiak osatzen dutela programa batek. Santaluzia jaiarena ezin potoloegia izan, baina egin izan dena inguruarekin, euskararekin eta euskal kulturarekin lotzen saitu gara. Aurten ere ildo beretik landu dugu programa.

Zer nolakoa izango da aurtengo jaia?

Larunbatean eta bigarren urtez, Aiarabikeren eskutik, goizeko 10:00etan Lamuza Plazatik aterako da mendi bizikleta martxa. Ondoren Santa Luzian hamaiketakoa egongo da eta gero Burdin Hesiari bisita. Arratsaldean herriko kaleetatik kantukada izango da giroa alaitzeko.

Igandean, Lamuza Plazatik aterata ere, Goikogane taldeak antolatutako igoera gidatua egongo da. Aurten, botanika eta naturari eskainitako ikuspegia erakutsiko digute. Ordu berean, musikariek alaitutako igoera ere egongo da eta 11:00etan San Antonio baselizan parte hartzaileentzako hamaiketakoa. 12:00etan, ordea, Herri Kirolak izango dira Lauzaldi taldearen eskutik. Gainera, goizez eta arratsaldez Lotxo taldearekin ohiko erromeriaz gozatzeko aukera paregabea egongo da.

Horrez gain, Egun berean Bilbotik ateratzen den Burdin Hesia mendi lasterketa, martxa eta argazki lehiaketa ere badago.

Astelehenean, goizeko 9:00etan Lamuza plazan elkartu eta Santa Luziara igoera hasiko dugu igoera. Goizeko 10:00etatik aurrera Kalakak umeentzako jokoak eta jolasak antolatu ditu Santa Luzian bertan. Lotzok, berriz ere giroa alaituko du eta arratsaldean umeentzako pailazoak egongo dira. Jaiari amaiera ezin hobea emateko arratsaldeko 19:30etan Aldai Plazan txokolata egingo dugu.

 Zer nabarmenduko zenuke?

Orohar, programa natura, euskera eta euskal kultura uztartzeko eginda dagoela. Helburu horiekiko konpromisoaz egun on betea pasa dezagu!!!

Herritarrentzako gonbitea luzatu nahiko zenuke?

Bai, noski. Laudioko auzokide gehienok badugu oroitzapen gozoren bat inguru horrekiko. Birgogora ditzagun bada!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide