Larunbatean partidu garrantzitsua izan zen Laudioko Ohorezko jubenilek jolastutakoa. Izan ere, Euskal Ligan jolasteko aukera irabaz edo gal zezaketen. Gasteizko San Martinen aurka jokatu eta garaipena lortu zuten 3-0eko emaitzarekin.
Orokorrean bigarren postua lortu dute, lehen postua Gasteizko San Ignazio taldeak lortu baitu. Azken talde honek, zuzenean Euskal Ligan jokatzeko aukera du. Baina Laudioarren bigarren postuak ez du aukera berdina ematen. Hori dela eta, larunbateko garaipen horrek oso aukera ona eman dio taldeari. Orain, promozio bat jokatu beharko du Gipuzkoa eta Bizkaiko talde banarekin. Egun berean bi partidu jokatu beharko dituzte eta punturik gehien lortzen duen taldeak Euskal Ligan jokatzea lortuko du.
Euskal Liga
Euskal Ligan jokatzeak kategoriaz igotzea dakar. Gaur egun, Arabako Ligan jokatzen dute Laudioarrek, baina igoera honekin Euskal Herriko beste probintzietako taldeekin jokatzea suposatuko luke.