Oier Amorrortu preso politiko ohiak aurkeztutako helegitea onartu du Entzutegi Nazionalak. Hala ere bere abokatuek oraindik berretsi behar dute kartzelaratze agindua bertan behera geratuko dela.
Larunbatean agortu zuen Oier Amorrortuk borondatez espetxeratzeko aukera eta gaur edo hurrengo egunetan jakingo du agindua indarrean dagoen edo ez.
Oier Amorrortuk urtebetez kartzelan sartu beharko litzateke 2003ko udalbatzan gertatutako istiluen ondorioz. Zigorra jaso zuenean espetxeratzeko agindurik ez bazuen ere, orain Entzutegi Nazionalak dio aurrekariak zituela eta zigorra bete behar duela.