PSE-EEk Herriko plaza aukeratu zuen bere jarraitzaileen aurrean udal eta foru programa politikoa aurkezteko.
Lehenik eta behin Txaro Sarasua zinegotzi eta legebiltzarkideak hitz egin zuen pasa den astean plazaratutako konpromiso herritarrak gogoratzeko.
Cristina Gonzalez foru hautagaiak ere parte hartu zuen
Laudioarraren ostean Cristina Gonzalez ahaldungai sozialistak hartu zuen hitza. Hautagaiak azpimarratu zuen eskualdearen ondarea eta potentzialtasuna.
Gobernu abertzaleei leporatu zien eskualdea ez zaintzea Gonzalezek. Bestalde, ahaldungaiak bereziki aipatu zuen sozialistek konpromisoa hartu nahi dutela enpleguarekin eta adinekoekin, Laudion biztanleriaren laurden batek 65 urte baino gehiago dauzka eta.