III. Postre Lehiaketa egingo da Bidezko Merkataritzaren Eguna ospatzeko

Erredakzioa 2015ko mai. 20a, 09:45

Maiatzaren 24an, igandea, Bidezko Merkataritzaren Eguna ospatzen da eta aurten janzten dugun arropa gehienaren atzean dagoena salatu nahi dute. Hala, 11:00etatik aurrera informazio gune bat jarriko da Herriko plazan. Gainera, III. Postre Lehiaketa egingo dute.

Maiatzaren 24an, igandea, Bidezko Merkataritzaren Eguna ospatzen da eta aurten janzten dugun arropa gehienaren atzean dagoena salatu nahi dute. Hala, 11:00etatik aurrera informazio gune bat jarriko da Herriko plazan. Gainera, III. Postre Lehiaketa egingo dute.

Ipar- Hego taldeak bidezko merkataritzako gozogintza lehiaketa antolatu du. 12:30etik 13:30era lehiaketan parte hartu nahi dutenek bere postreak eraman beharko dituzte. Bakoitzak bidezko merkataritzako produktu batekin eginda egon beharko da eta tokiko eta gertuko produktuen erabilera baloratuko da.

Ehungintzako lan-baldintzak

Ekimen honekin elkarteak janzten dugun arropa gehienaren atzean dagoena azalarazi nahi du. Ehungintzak Europan 34.000 milioi euro mugitzen ditu egunero, langileen eskubideak gutxi batzuen etekin ekonomikoen mende egonik. Industria honetako langile gehienak emakumeak dira ­ %80 hain zuzen ere­ eta gizonek %20-%50 baino gutxiago kobratzen dute. Gainera, eta soldata murritzak direla eta, emakume hauek esplotazioa eta pobrezia jasaten dute, hutsaren hurrengo lan-baldintzak edukiz. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide