Maiatzaren 16 eta 24 bitartean, biak barne, lehen fase batean Epaimahai Teknikoak sailkatutako jaietako kartelak egongo dira ikusgai Kultur etxeko harrera gelan. Hala, herritarrek Zuin aldizkarian etortzen den bozka-papera erabili ahal izango dute lehiaketa nagusiko zein haurren kartel lehiaketako lanak aukeratzeko.
Gainera, egun horietan ere www.laudio.eus webgunean ikusi eta bozkatu ahal izango da. Webgune horretan jarriko den loturaren bidez galdetegi bat bete beharko da, gehien gustuko den kartelaren zenbakia ipiniz. Sistema honen bidez, ordea, NAN agiria duten eta Laudion erroldatuta dauden pertsonek soilik bozkatuko ahalko dute.
Jaiak Koordinakundeari esker jaietako kartela hautatzeko modu parte-hartzaile hau martxan jarri zen orain dela urte batzuk