Aurten ere multiabentura udalekuak egingo dira

Erredakzioa 2015ko mai. 18a, 07:54

Arrigorriaga, Laudio, Basauri, Galdakao, Ugao, Orozko eta Urduñako Udalek multiabentura udalekuak antolatu dituzte 12-17 urte bitarteko haur eta gazteentzat. Programako parte hartzaileak aipatutako udalerrietan erroldatuak egon beharko dira.

Iazko udako esperientzian oinarrituta, multiabentura udalekuak egunez egiteko ekintzen eskaintza zabala eskainiko du. Horretarako, partaideen adinaren arabera bi txanda antolatuko dituzte.

Lehenengo txanda ekainak 29 eta uztailak 3 bitartean gauzatuko da eta 12-14 urtekoak elkartuko dituzte (2001-2003 bitartean jaiotakoak) . Ekintzen artean hasi berrientzako espeleologia, Landako urtegian kayak, tirolina eta eskalada daude, besteak beste. Lehen txanda honetako prezioa 90 eurokoa izango da.

15-17 urte arteko gazteek, berriz, (1998-2000 bitartean jaiotakoek) espeleologiaz, eskaladaz, windsurfaz, urpekaritzaz edo burdineztatutako bidetaz gozatu ahalko dute. Txanda honen prezioa 95 eurokoa izango da eta uztailaren 6tik 10era izango da.

Izen-emateak maiatzaren 18tik 29ra izango dira Laudioko Gazteria Arloan. Informazio gehiagorako 94 4034850 telefonora dei daiteke. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide