12 eta 17 urte bitarteko haur eta gazteek Kanpus Teknologikoan parte hartzeko aukera izango dute ekainaren 29tik uztailaren 3ra bitartean. Lantegiak euskaraz emango dira eta praktikoak zein teorikoak izango dira. Bertan roboten hardware-aren inguruko ezagutzak bereganatu eta 3Dko diseinu eta inprimaketa digitalaren inguruan ikasi ahal izango dute.
Talde-lanaren eta sormen teknologikoaren bidez, gazteei teknologia berrien munduan murgiltzea da helburua. Oinarri teorikoak behin izanda, taldeak sortu eta elkarrekin arazoei aurre egin beharko diete. Azkenik, sormena martxan jarri eta aplikazio berriak sortu beharko dituzte.
Kanpus teknologikoan parte hartzeko izena-emateak egiteko aukera maiatzaren 18tik ekainaren 5era egongo da. Azken hauek Gazteria Zerbitzuan egin beharko dira. Informazio gehiagorako 94 403 48 50 telefonora dei daiteke.