EAJk 11 neurri proposatu ditu Laudio gobernatzeko

Erredakzioa 2015ko mai. 14a, 12:35

Laudioko EAJk prentsaurrekoa eskaini du goizean bere udal programa aurkezteko. Bertan 11 neurri edo ildo aipatu ditu Juanma Ibarretxe alkategaiak.

Hasteko hirigintza esparruan berrikuntzak egin nahi dituzte jeltzaleek oinezkoentzako espazioa zabalduz Aldai, Herriko plaza eta Alberto Acero plaza lotzeko.

Basaurbeko araztegiari ere bultzada eman nahi diote. Horri lotuta, URA erakundearekin elkarlanean aritzeko asmoa daukate Zubikoko eta Altzarrateko zubien arteko ubidea hobetzeko etxebizitzak eraitsi gabe.

Laudioko EAJk prentsaurrekoa eskaini du goizean bere udal programa aurkezteko. Bertan 11 neurri edo ildo aipatu ditu Juanma Ibarretxe alkategaiak.

Hasteko hirigintza esparruan berrikuntzak egin nahi dituzte jeltzaleek oinezkoentzako espazioa zabalduz Aldai, Herriko plaza eta Alberto Acero plaza lotzeko.

Basaurbeko araztegiari ere bultzada eman nahi diote. Horri lotuta, URA erakundearekin elkarlanean aritzeko asmoa daukate Zubikoko eta Altzarrateko zubien arteko ubidea hobetzeko etxebizitzak eraitsi gabe.

Trafikoari dagokionez Ugarten biribilgunea eraikitzea, erdiguneko bideak ondo antolatzea eta Gardeako geltokiaren gainean dagoen zubia zabaltzea beharrezkoa dela uste dute jeltzaleek.

Industria eta enplegua

Industria sustatzeko lurzorua eskaini nahi diote enpresei, berriak etor daitezen eta daudenak joan ez daitezen. % 20ko langabezia tasa dago herrian eta oso larritzat jo du egoera Juanma Ibarretxek LIP, Kider eta Vicalde enpresen itxieren ondorioz.

Enplegua sortzeko beste erakundeekin hitzarmenak sinatu nahi ditu EAJk. Aldi berean, aholkulari orientatzailearen figura sortu eta enpresariek tokiko enplegu mahaian parte har dezaten nahi dute.

Kulturaren aldetik, Laudio Antzokia gauzatzeko akordioetara heltzeko prest dago alderdia.

Adinekoei begira San Roque nagusien egoitzako plazak eta erretiratuen kluba areagotu nahi dituzte.

Herri erakargarria egiteko, EAJk uste du garbiketa berezia eman behar dela kartelak eta pintadak kentzeko.

Etxebizitza premiei erantzuna emateko jeltzaleek proposatu dute OHZ eta zenbait zerga murriztea eta hobariak eskaintzea.

Kiroldegia eta liburutegia

Bukatzeko, aisialdia eta kultura aipatu dute, EAJren asmoa liburutegi berria eraikitzea, kiroldegia handitzea eta hutsik dauden udal higiezinak erabiltzea baita.

Programa osatzeko prozesua

Norberto Aldaiturriaga legebiltzarkideak azaldu du duela urtebete hasi zela EAJ bere programa osatzen. Horretarako herriko adituen zein elkarteetan dauden laudioarren laguntza izan dutela aipatu du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide