JEZ enpresak errelebo-kontratua eskainiko du eta horretarako hautaketa prozesua abiatu du. CNC sisteman adituak izan beharko dute langileek, besteak beste. % 75eko lanaldia beteko dute beharginek eta hurrengo baldintzak derrigorrezkoak izango dira lanpostua lortzeko:
-Lanbide Heziketa 2-ko titulua edo antzekoa.
-CNC sistemekin 2 urteko esperientzia lanean.
-Planoak interpretatzeko gaitasuna.
-Garabia gidatzeko baimena.
Siemens eta Fagor kontroletan esperientzia ere aintzat hartuko dute.
JEZ enpresak Laudion daukan lantegiaren harreran aurkeztu beharko dute dokumentazio guztia interesdunek bihar edo etzi.