Udaleko Gizarte Ongizate, Osasun eta Lankidetza Arloak atzerritarren legea azaltzeko saio informatiboa antolatu du. Hitzordua maiatzaren 14an izango da, 11:00etan Kultur etxean. Bertan, Biltzen Integraziorako eta Kulturen Arteko Bizikidetzarako Euskal Zerbitzuko abokatu batek egun indarrean dagoen atzerritarren araudia azalduko du eta zalantzak argituko ditu.
Gainera, bizitzako beste alor batzuetan atzerritarrei eragiten dieten baimen edo gaiak ere landuko ditu: etxebizitza edo lanerako baimenak, familien elkartzeak, naziotasuna, zigorrak eta berrikuntzak, besteak beste. Bertaratzea librea da.
“Atzerritarrek Espainiar Estatuan dituzten eskubide eta askatasunei buruzko, eta atzerritar horiek gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoaren” bitartez atzerritarrek Estatu Espainolean duten erregimen juridikoa eta horien gizarteratzea arautzen dira.