Balorazio ona jaso dute Euskara Planak zein Sorgin Zapatuak programak

Erabiltzailearen aurpegia Angela Rico 2015ko mai. 12a, 08:13

Laudioko udalak merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresei zuzendutako Euskara Plana aurkeztu zuen 2013an Laudioko saltokietan euskararen erabilera sustatzeko asmoz. Harrezkero kanpaina desberdinak abiatu izan dira, "Euskara sari ziurra" edota "Nirekin euskaraz" ekimenak, besteak beste.

Azken horrek Euskara Planean parte hartzen zuten denda eta tabernak identifikatzea eta langile euskaldunak ezagutzera ematea zuen helburu. Langileen argazkia eta "Nirekin euskaraz" mezua zuten metakrilatozko bereizgarri batzuen bidez langile euskaldunak identifikatu ziren.

Laudio udalak merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresei zuzendutako Euskara Plana aurkeztu zuen 2013an Laudioko saltokietan euskararen erabilera sustatzeko asmoz. Harrezkero kanpaina desberdinak abiatu izan dira, "Euskara sari ziurra" edota "Nirekin euskaraz" ekimenak, besteak beste. Azken honek Euskara Planean parte hartzen zuten denda eta tabernak identifikatzea eta langile euskaldunak ezagutzera ematea zuen helburu. Langileen argazkia eta "Nirekin euskaraz" mezua zuten metakrilatozko bereizgarri batzuen bidez langile euskaldunak identifikatu ziren. Orain arte egindako lana oso ondo baloratua izan da ostalarien eta merkatarien artean, izan ere, galdetegien arabera, parte hartzen duten ostalari eta dendari gehienek adierazi dute kanpainei esker beren saltokien euskararen erabilera igo dela. Hori dela eta, asko dira konpromisoa berriztatzeko eta kanpaina berrietan parte hartzeko prest daudenak. Amets Meaza zinegotziak azaldutakoaren arabera, hurrengo kanpainaren xede nagusia bezeroen inplikazio maila igotzea da. Kanpaina "Estableziminduekin euskaraz" izenpean abiatuko da aurki.

Modu berean, Meazak adierazi du Euskara Arloak bultzatzen duen Sorgin Zapatuak programak oso harrera ona izan duela. Aurtengoa 6. edizioa izan da, bi fasetan banandurik dago egitaraua eta orain gutxi eman zaio amaiera lehenengoari. Urritik maiatza bitartean guztira 315 umek parte hartu dute larunbatero ludotekoan, Aretan eta Ugarten egin diren saioetan . Ekimen honen bidez umeen arteko euskararen erabilera sustatu nahi da. Aurten estreineko aldiz Ugarteko La Milagrosa ikastetxean burutu dira horietako hainbat saio.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide