Gizarte diru-laguntzen iruzurraren aurkako mezua azpimarratu du PPk

Erredakzioa 2015ko mai. 11a, 19:38

PPk ekitaldia eskaini du Laudion gaur arratsaldean. Herriko hautagaiak babesteko -Iñigo pedruzo eta Zuriñe Castañiza- alderdiko ordezkari garrantzitsuak aritu dira: Javier Maroto Gasteizko alkatea, Javier de Andrés Ahaldun Nagusia, Arantza Quiroga Euskadiko PPko Lehendakaria eta Laura Garrido legebiltzarkidea.

PPk ekitaldia eskaini du Laudion gaur arratsaldean. Herriko hautagaiak babesteko -Iñigo pedruzo eta Zuriñe Castañiza- alderdiko ordezkari garrantzitsuak aritu dira: Javier Maroto Gasteizko alkatea, Javier de Andrés Ahaldun Nagusia, Arantza Quiroga Euskadiko PPko Lehendakaria eta Laura Garrido legebiltzarkidea.

Iñigo Pedruzo Laudioko zerrenda buruak kudeaketa aldaketa beharrezkoa dela aipatu du eta aurkeztutako ideien artean nabarmendu du jubilatuentzako etxea eraiki daitekeela udaletxe alboan dagoen orubean.

Joseba Elejalde, Javier Maroto eta Javier de Andres popularrek bereziki azpimarratu dute gizarte diru-laguntzen iruzurraren aurkako borroka. Modu ezberdinetan hirurek tematu dira horretan.

Javier Marotok azaldu du PP izan dela bakarra eztabaida hori plazaratzeko gai eta kalean entzundakoa bakarrik jaso dutela.

Javier de Andresek EAJk eta PSE-EEk egindako kudeaketa txarrari leporatu dio iruzurra.

Abertzaleen kudeaketa txarra

Ildo horretatik PPk adierazi du Laudion kudeaketa negargarria egin dutela abertzaleek -HB, EAJ, zein Bildu- eta horren adibide gisa nabarmendu du 1,5 milioi euro bakarrik inbertituko direla 2015ean.

Aldi berean, Lamuza Parkearen egoera udalari leporatu dio Javier de Andrések.

Zentzu horretan PP kudeatzaile zorrotza dela errepikatu dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide