Joan zen astelehen gauean gertatu zen lapurreta saiakera marihuana salerosketa batean. Ertzaintzak jakinarazi duenez lapurretaren biktima izan zen gizonezkoak Lamuza parkean hitzordua lotu zuen ezagun bati 100 gramo marihuana saltzeko.
Ezaguna aurkeztu beharrean, aurpegia buff batez estalita zeraman beste gazte bat aurkeztu zen, laban bat atera eta saltzaileari marihuana eta dirua lapurtzen saiatu zen.
Ertzaintzaren ikerketaren arabera, lapurtzen saiatu zen gazte hori saltzailearen ezagunaren konplizea da eta biak atxilotu ditu poliziak.
Salatzailea ere inputatua
Salatzaileari, lapurretaren biktimari izan denari alegia, osasun publikoaren kontrako delitua egotzi diote marihuana saltzeagatik.