Komunikazio eta Neuromarketingari buruzko bi ikastaro egingo ditu Garapen Agentziak

Erredakzioa 2015ko api. 30a, 12:30

Garapen Agentziak ekintzaile eta enpresarientzako bi ikastaro antolatu ditu. Lehenengoa gaur egingo da eta komunikazioan, salmentetan eta negoziazioan arrakasta izateko balioko du. Bigarrena, neuromarketingaren inguruan jardungo da eta maiatzaren 19an emango da.

Garapen Agentziak ekintzaile eta enpresarientzako bi ikastaro antolatu ditu. Lehenengoa gaur egingo da eta komunikazioan, salmentetan eta negoziazioan arrakasta izateko balioko du. Bigarrena, neuromarketingaren inguruan jardungo da eta maiatzaren 19an emango da.

Maiatzaren 11n, gaur, 09:30etik 14:00etara eta 15:30etik 18:00etara komunikazioan, salmentetan eta negoziazioan arrakasta izateko ikastaroa egongo da Garapen Agentziako lokaletan. “Tell & Cell (Decir y vender), Comunicación eficaz” ikastaroak negozioetan hitz egiteko gaitasuna hobetu nahi duten pertsonei zuzendua dago. Tailerrak 80 euro balio dituen arren, Agentziak ekintzaileentzako 10 plaza erreserbatu ditu aurrez izena-ematen badute.

Bestalde, Neuromarketingaren inguruko tailerra doakoa izango da eta maiatzaren 19ean, asteartean 9:00etatik 15:00etara izango da. Bezeroek inkontzienteki dituzten joerak aztertuko dituzte. Jardunaldiaren bidez, erosketa bat egiteko hautaketa prozesuak ulertzen laguntzeko gakoak landuko dira; erosleak esateko gai ez diren gauzak eta inkontzienteak bakarrik dakizkienak.

Izena emateko edo informazio gehiago lortzeko 94 403 49 80 telefonora dei daiteke, garapenagentzia@laudio.eus helbideetara idatzi eta Agentziara bertaratu. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide