EH Bilduk bere kudeaketa eredua 2015eko aurrekontuetan islatu dela aldarrikatu du

Erredakzioa 2015ko api. 30a, 12:56

Apirilaren 24an Laudioko udalbatzak 2015eko aurrekontuak onartu zituen EH Bilduren aldeko bozaren bitartez eta gainerako alderdien abstentzioari esker.

Hori dela eta koalizioak indarrean dagoen legealdian egindako kudeaketa aldarrikatu du. EH Bilduk partaidetza, adostasunak lortzeko gaitasuna eta gardentasuna ardatz izan dituela adierazi du.

Apirilaren 24an Laudioko udalbatzak 2015eko aurrekontuak onartu zituen EH Bilduren aldeko bozaren bitartez eta gainerako alderdien abstentzioari esker.

Hori dela eta koalizioak indarrean dagoen legealdian egindako kudeaketa aldarrikatu du. EH Bilduk partaidetza, adostasunak lortzeko gaitasuna eta gardentasuna ardatz izan dituela adierazi du.

2015. urteko aurrekontuak

Aipatutako balio horiek guztiak aurtengo aurrekontuetan islatu direla uste du EH Bilduk: “aurten gauzatu beharreko lehentasunak jasotzen dituen egitasmo ekonomikoa. Aurrekontu honen apostuak dira: gastu soziala handiagotu, enplegu duina sortu, euskararen normalkuntza sustatu, elkartegintza babestu eta 1,5 milioi € baino gehiagoko inbertsio errealak egin ( duela 3 urte 20.000 € baino ez ziren izan ).

Zentzu honetan, 2015erako Aurrekontua auzo elkarteen ekarpen, auzo batzarren proposamen eta talde politikoen zuzenketen emaitza da.”

Inbertsioak

Koalizioak inbertsioen zerrenda azaldu du:

125.000,00 €

Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorraren azterketarekin hasteko

20.000,00 €

Nerbioi ibaiaren bideratzea egiteko proiektuaren erredakziorako

145.000,00 €

Asfaltatze lanekin jarraitzeko

80.000,00 €

Gune publikoak estaltzeko

30.000,00 €

Azoka hobetzen jarraitzeko

20.000,00 €

Ikasgela bat prestatzeko

25.000,00 €

Odeibar aparkalekua egokitzeko

80.000,00 €

Argiteria aldatzen jarraitzeko

140.000,00 €

Kirol instalazioak atontzen jarraitzeko, bereziki San Martingo instalazioen hobekuntzarako

77.500,00 €

Zubiko Kurajo kaleko obrei ekiteko.

100.000,00 €

Latiorroko Jesus Guridi plaza hobetzeko

200.000,00 €

Aretako Iturralde kaleko irisgarritasun lanen I.fasea egiteko

50.000,00 €

Aretako Kultura Etxean hainbat hobekuntza egiteko

200.000,00 €

Arrañoko proiektuaren III.fasearen lanekin hasteko

40.000,00 €

Arrañoko gazteluaren hobekuntza lanekin jarraitzeko

15.000,00 €

Gardeako Santikurtze baselizaren hobekuntza lanekin segitzeko

70.000,00 €

Parkeko Casino.aren konponketekin jarraitzeko

30.000,00 €

Santa Lutziako baserriaren berritze lanetarako

20.000,00 €

Basa bideak hobetzeko

56.925,00 €

Basoak berritzeko

75.615,00 €

Landa guneetako bideak konpontzen jarraitzeko

100.000,00 €

Ugarteko plaza bere osotasunean berritzeko

60.000,00 €

Landaluzeko lur-jausiak babesteko

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide