Dia das Letras Galegas ospatuko dute maiatzaren 16 eta 17an

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin 2015ko mai. 6a, 08:46

Laudioko Galiziar Etxeak, Laudioko Udalaren eta Galiziako Xuntako emigraziorako idazkaritzaren parte-hartzearekin, hainbat ekintza antolatu ditu maiatzaren 16 eta 17an, Galiziar Letren eguna dela eta. Ekintza guztiak La Granja enparantzan izango dira, Galiziar Etxearen atzealdean hain zuzen ere.

Bi egun horietan zehar animazioa, lehiaketak, musika... denetariko ekintzak izango dira. Igandean ere, Galiziar Etxean egiten den kontsumitze bakoitzeko muskuilu platera jaso ahal izango da debalde.

Maiatzak 16

Maiatzaren 16an, larunbata, esate baterako, Baisala dantza elkarteak hamaika ekintza antolatu ditu 19:00etatik aurrera: muñeira ikastaroa, dantzaldia gero eta, gaueko hamarretatik aurrera, DJ bat ere izango da.

Horretaz gain, larunbatean bertan, eta Baisalak antolaturiko ekintzak jaso aurretik, Magic karten txapelketa bat izango da, 17:30ak aldera.

Ordubete lehenago izena emateko aukera izango da. Baina ez da hori izango larunbatean izango den norgehiagoka bakarra, izan ere, goiz partean, 10:30etatik aurrera, umeentzako marrazki lehiaketa izango da ere. Larunbat eguerdian ere, 13:00etan, gaitapoteoa izango da Espalladoiro eta Arde'llo Eixo taldeekin.

Maiatzak 17

Igandean, berriz, musika eta dantza tradizionalen, folklorearen, eguna izango dugu: 12:00etan Itxarkundia laudioar dantza taldearen eta 12:30etan Arde'llo Eixo galiziar folklore taldearen emanaldiak izango dira hurrenez hurren.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide