Laudioko herritar batek Ertzaintzaren komisarian salatu du lapurtzen saiatu zirela atzo. Gertakaria 21:30ean eman zen Laudioko Lamuza Parkean dagoen skate pistan.
Salaketa jarri duen laudioarrak adierazi du gizon txanodun bat hurbildu zitzaiola eta aurpegia estalita zuela. Ezezagunak laban handi batekin mehatxatu zuen eta gainean zuen guztia emateko eskatu zion. Salatzaileak azaldu du korrika ihes egin zuela eta bertan utzi zuela bere bizikleta.
Salaketa jarri duen herritarrak arrarotzat jo du gertakaria, lapurreta saiakeraren lekura itzuli zenean bizikleta bertan zegoen eta.