Udalak landa eremuan lanak egiteko enplegu eta trebakuntza plana sustatuko du

Erabiltzailearen aurpegia Aitor M. I. 2015ko mai. 4a, 10:00

Tokiko Garapen Agentzia baliatuz, Laudioko Udalak enplegu eta trebakuntza plana planteatuko du, landa eremuan lanak egiteko helburuarekin.

Enplegu plana Udalaren berezko bitartekoekin garatuko litzateke. Horren bidez, lau langile eta langileburu bat kontratatuko lituzkete, sei hilabetez, lanaldi osorako. Guztira 39 ordu asteko.

Tokiko Garapen Agentzia baliatuz, Laudioko Udalak enplegu eta formazio plana planteatuko du, landa eremuan lanak egiteko helburuarekin. Enplegu plana Udalaren errekurtso propioekin garatuko litzateke. Horren bidez, lau langile eta langileburu bat kontratatuko lituzkete, sei hilabetez, lanaldi osorako. Guztira 39 ordu asteko.

Interbentzioak Ermuko Santa Mariako Ordenazio Plana oinarri hartuta erabaki dira. Proposatutakoetatik hamar aukeratu dituzte: 1) Plan Berezian proposatutako bideetatik hiruren atondura. 2) Larreen gestioaren hobekuntzari lotutako landa azpiegituren gauzatzea. 3) Itxiturak kentzea. 4) inausketa baxu eta altuen gauzatzea. 5) Gehiegizko oinarrien mozketa eta ibilgailuen mugikortasunean eragiten duten elementuak kentzea. 6) Gehiegizko oinarrien seinaleztapena sute arrisku handiko baso-masetan. 7) Inausketa lanak gune hostotsu baxu eta altuetan. 8) Oinarri hostotsuen landaketa hutsunean estaltzeko. 8) Baso-itxiturak gauzatzea. 9) Sastrakak kentzea. 10) Masa begetal erresultantea kentzea Kamaraka eta Agortako suebakietan.   

Programa enpresa desberdinei planteatu eta gero, Sartuk egingo duela erabaki dute. Aurreko enplegu programekin egin bezala, Udalak oinarrizko irizpideak zehaztu ditu. Besteak beste, lanbide-arteko gutxieneko soldata luze gainditzen duten soldata duinak, genero ikuspegia, adinen arteko oreka, bazterketa sozial egoera eta iraupen luzeko langabezi egoerak kontutan hartu beharko dituzte.

Programa ekainean garatzen hasteko intentzioa dute. Sarturekin irizpideak adostutakoan Udalaren komunikazio bitartekoak erabiliz eskaintza luzatuko da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide