Idazle laudioarraren azken lan honek, Mikel izeneko mutikoaren istorioa kontatzen du. Gurasoek aukeratu zuten Mikel barazkijalea izatea, eurak bezala, baina aitonarekin baserrian hark eskainitako txorizo goxoa dastatu du.
Hor hasten da bere odisea gurasoek ez baitute erabaki hori ulertuko. Ipuinak ondo elikatzearen garrantziaz hitz egiten du, bereziki haurren elikadurari dagokionean hain zuzen.
Maiatzaren 15ean aukezpena
Maiatzaren 15ean udal liburutegian aurkeztuko du Txani Rodriguezek 18:00etan.
Iosu Mitxelena oiartzunarrak egin dizkio irudiak ipuinari, eta haren hitzetan metafora grafiko dezente sartu ditu eta aurreko lanetan legez lana egiten asko gozatu duela adierazi du.
Irudimenaren bitartez eguneroko gertakariei metafora itxura eman nahi izan die eta koloreekin jokatu du hauek iradokitzeko, gorriak haragia eta berdeak barazkia irudikatzen dutelarik.
Txani Rodriguezen testu gehiago
Bilduma berean aurretik “Letra txarra daukat, eta zer?” eta idazle laudioarrarekin batera plazaratuko den “Bihotza lo daukat, eta zer?” ipuinetan, izenik gabeko mutiko baten eta maite duen neska ilegorri zoroaren istorioak kontatzen du Alaine Agirrek, mutikoaren eta neskatoaren ikuspegitik, ondoz ondo.
Bilduma berak batzen du “Artzaina izan nahi dut, eta zer?” Txani Rodriguezen lehenengo euskarazko lana. Txani Rodriguezek “El corazon de los aviones” (2006) ipuin bilduma, “Lo que será de nosotros” (2008) eta “Agosto” (2013) eleberriak, eta “La carreara del sol” (2013) komikia ere argitaratu ditu.