Txakurtoki Laudio herrian sortutako txakur elkartea da. Haien helburu nagusia, Laudioko txakurren interesak babestea da.
Horretarako, haien Facebook orrialdean txakurrak dituzten pertsonentzat erabilgarri den hainbat informazio elkarbanatzen dute. Hasieratik planteatu zituzten helburuak lortzeko eta haien burua ezagutarazteko ekintza desberdinak antolatu dituzte.
Apirilaren 23an, mahai informatiboa jarri zuten kalean. Horrez gain, data ez duten beste ekintza batzuk prestatzen ari dira, hala nola, adoptatzeko prest dauden txakurren desfilea, txakur lehiaketa, edota agility zirkuitua.
Elkartean lagundu nahi duen edozein gonbidatzen dute bertan parte hartzera, kideak ezagutzera eta ekintzetan laguntzera. Haiekin harremanetan jartzeko, bi bide desberdin dituzte: posta elektronikoa maila -txakurtokilaudio@gmail.com- eta facebook kontua -TxakurtokiLaudio-.