Lau urte badira eskupilota eskolen arteko topaketak egiten direla. Aurten Bartzelonan izango dira eta 12 talde izango dira guztira maiatzak 1, 2 eta 3 arteko egunetan lehiatuko direnak.
Kataluniako Pilota federazioak eta Nafar etxea antolatua da. Aiaraldetik Aretako Herriaren eskupilota taldean izango da bertan . Topaketak gehienbat Euskal Herriko taldeek osatzen dute ( Bermeo, Irunea, Ultzama, Lodosa, Mungia, Lazkao, Tafalla eta Donostiako taldeekin).
Euskal Herritik kanpo Bartzelona, Najera eta Frantziako talde bana egongo dira.
Partidak atzo arratsaldeko 16etan hasi dira. Partidak frontoi ezberdinetan izango dira , Bac de Roda eta Casa de los Navarros.
Aldi berean jokatuko dira eta sarrera guztientzat irekia dago. Kategoria ezberdinetako partidak egongo dira: prebenjamin, benjamín, kimua, infantila eta kadete. Finalak bihar goizean izango dira.