Olga Gutierrezek emakumezkoen master 1 kategorian urrezko domina lortu zuen apirilean Balmasedan egindako Taekwondoko Euskadiko Helduen Teknika Txapelketan. Kirolariak maiatzean egingo den Espainiako Taekwondo Txapelketan Euskadi ordezkatzeko aukera izango du.
Horrez gain, 13 eta 14 urte bitarteko Laudio Taekwondo Klubeko partaideek eskola-kirolezko jardunaldian ere egon ziren. Hala, Julene Garciak, Gentza Astobizak eta Saioa Casalesek alebin kategoriako brontzezko domina eskuratu zuten.
Maider Astobiza, Irune Alonso, Iraia Gomez, Iker Pelaz, Gaizka Molinuevo, Yerai Alonso, Saioa Casales eta June Ibarrolak osatzen zuten taldeak ere brontzezko domina eskuratu zuen. Urko Gutierrez eta Xabier Gonzalez junior mailako finaletara iritsi ziren, eta Gaizka Molinuevo infantil kategoriara.