Asteburuan egon da Herriaren Eskupilota taldea Bartzelonan. Bertan egin baitira aurten eskolen arteko eskupilota topaketak. Prebenjaminetatik hasi eta Kadetetarainoko kategoriak jokatu dituzte partidak eta denek, benjaminak izan ezik, txapela irabazi dute.
Ostiralean goizeko 6:00etan abiatu ziren Aretatik kirolariak eta arratsaldetik igandera bitartean jokatu zituzten partidak. Topaketetan Euskal Herriko taldeek parte hartu zuten, hala nola, Bermeo, Ultzama, Mungia, Tafalla, Iruñea, Lodosa, Lazkao eta Donostiako taldeak. Najera eta Frantziako talde bana ere egon ziren.
Zortzi bikotetatik, lau garaile
Binakako partidak izan ziren eta lau bikotek lortu zituzten txapelak irabaztea. Prebenjamin kategorian Gaizka Vicario eta Julen Tudela izan ziren irabazleak. Hauek Frantziar taldearekin lehiatu ziren eta partida 16-10 bukatu zen. Arkaitz Eskuza eta Ioritz Arbaiza izan ziren alebin kategorian irabazleak. Najeraren kontra jokatu zuten 18-15 emaitza lortuz. Infantiletan, aldiz, Gontzal Muguruza eta Iker Iuste izan ziren txapela lortutako pilotariak. Oraingoan 18-3 geratu zen partida Bermeotarren kontra. Bukatzeko Mikel Fuentes eta Unai Doandikoetxea kadeteetan. Azken horiek Mungiako Danak Bat taldearen aurka irabazi zuten 18-10.