Gardeak Santa Kurutzeko jaiak ospatuko ditu

Erredakzioa 2015ko api. 30a, 08:04

Gardea auzoak Santa Kurutzeko jaiak ospatuko ditu maiatzaren 2an, larunbata, eta 3an, igandea. Bi egunez, musika, bolo jaurtiketa, haurrentzako jolas parkea edota magia ikuskizuna egongo dira, besteak beste.

Maiatzak 2

Festak 10:30ean hasiko dira Santa Kurutze Bolatokiko Sari Nagusiarekin. Lehenak haurrak izango dira eta ondoren emakumeak eta seniorrak. 11:00etan haurrentzako jolas parketa irekiko da eta 14:00ak arte iraungo du Juan XXIII eskola zaharraren atzealdeko patioan.

Arratsaldean, berriz, 16:30ean Galtzagorri Kultur Taldeak buruhandien kalejira egingo du eta ondoren, 17:30ean, magia ikuskizuna izango da. Ordu berean, haurrek boloetan jolasteko aukera izango dute Bolatokiko Sari Nagusian eta 18:45ean txokolatea dastatu ahalko da. Eguna bukatzeko, DJ Xaiborrek emanaldia emango du 19:15etik aurrera.

Maiatzak 3

Hurrengo egunean, maiatzaren 3an, Kalejira egingo dute Lankaietako lagunek 09:30etan eta 12:00etan dantzak egongo dira. 13:00etan Andere Abesbatzak lagundurik, meza eta kontzertua izango da. Jaiak bukatzeko 14:00etan lutx batez gozatzeko aukera egongo da Gizarte etxean.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide